Buscar este blog

lunes, 27 de diciembre de 2010

Radio y TV: ni siquiera una fuente por pieza ...





         Informazio hedabideak, izenak berak dioen bezala, informatzeko helburuarekin sortu ziren. Informazio horiek dakigunez informazio iturrietatik datoz. Baina, noraino erabiltzen dira informazio iturri horiek? Fidagarriak al dira beti? Derrigorrezkoa da horien erabilpena? ... anitz galdera topa dezakegu iturri horien inguruan. Galdera guzti hauek datuez horniturik topa dezakegu: "Radio y TV: ni siquiera una fuente por pieza" artikuluan. Bertan 2008-an egindako informazio iturrien inguruko ikerketa zakon battopa dezakegu: TB-an zenbat iturri erabiltzen diren, ofizialak edo ez, konfiantzazkoak ala ez, besteak beste. Hau bera ere irratiarekin egiten dute ikerlari adituek. Horretarako 270 informatibo eta 300 irratsaio aukeratu dituzte, hainegan zakontzeko helburuarekin. Bukatzeko, guztia irakurrita gero atera dezakegun ondorioa: TB eta Irratian ez dute ia informazio iturririk erabiltzen, beraz, informazio edo desinformazioaren garaian gaude? ...

domingo, 19 de diciembre de 2010

Breaking News: Manipulazioa teleberrietan, ezer berri?




          Manipulazioz ari gara bideo batzuetan eta besteetan, eta berriz ere hemen ikus dezakegu. Bideo honetako manipulazioa ez da oso agirikoa, baina, ihesean dagoen artzaren irudiak jartzen dituzten bitartean teleberrian, emakume baten irudiak jartzen dituzte hitz egiten, baina, ez zaio entzuten esaten duena. Esan beharra dago, irudi horiek ez daukatela zer  ikusi artzaren ihesearekin. Orduan, zergatik jarri dute irudi hori??bBideoa betetzeko helburuarekin soilik??? Ez dut uste, manipùlazioaren atzean pentsamendueta tira-bira asko baitaude, baina,azken finean, erantzun gabeko galderak dira. Momentu behintzat!!!

viernes, 10 de diciembre de 2010

MULTINAZIONALEN ERAGINA





          Ohiko hitza da "multinaziona" kapitalismoak sortutako gizartean. Multinazionalen sorrerak, espekulazioaren eta arriskuaren filosofia ekarri zuen. Baina, egia esan, multinazionalak garapen prozesuan ari diren lurradeei mehatxua egitendia, Latino Amerika dugu adibide argitzat.

          Botereari dagokionez, esan daiteke, multinazionalak estatuen arteko harremanetan lehen mailako aktoreak direla, hau da, boteretsuena, indartsuena, edota, beste modu batera esanda, guztia erabaki eta mugitzen dutenak. Are gehiago, ia herrialde kapitalista guztietan, guztietan ez esateagatik, multinazionalek estatuakberakbaino gehiago agintzen dute, azken finean, zoritxarrez, kapitalismoan batak bestearen beharra dauka.

          Ondorioz, ezin daiteke ahaztu zein den kapitalismoaren eta multinazionalen helburua: batzuk oso ondo bizi behar dugu, besteak (maila baxukoak) gure esklabuak eta txarto bizi diren bitartean. Baina ez zen esklabismoa bukatu? Ez gara guztiok berdinak? ... Beraz, merezi al du benetan honek? ...

EFLORITINA








            Azken urteotan ozenki  ari gara entzuten “Mosca tse tse” gaixotasunaren inguruko hildakoen datuen igoerak. Urtero, 20.000 kasu berri argira irteten dira, gehien bat, Afrika oriental eta okzidentalean. 3.munduko herrialde askok, egoera larria daukate gaixotasun hau dela medio, euli honen ziztadak heriotza ekar baitezake .Gainera, lurralde jakin batzuetan egotean, oso erreza da gaixotasuna hartzea.

            Baina egoera hau hain larria izanda, zergatik ez dute gobernuek zerbait  egiten gaixotasun honen inguruan? Zer egin daiteke? Zergatik?...

            Munduan zehar badago landare bat eflornitina izenekoa. Nahiz eta askok ez duzue inoiz horren  inguruan inoiz ezer entzun, eflornitina  europan produktu oso erabilia da. Hain zuzen ere, emakume zein gizonek erabiltzen dituzten depilatzeko produktuak, eflornitinarekin egindakoak dira. Harritzekoa da, baina, eflornitinak ere, “Mosca tse tse” gaixotasuna saihestu dezake. Hala ere, dirudienez, munduan nahiago da  depilatzeko produktuak finantzatzea, urtero 100.000  pertsona baino gehiago hiltzen dituen gaixotasunaren kontrako erremedio bat finantzatzea baino.  

           Eflornitina, ezinbestekoa bada ere, orain dela gutxi arte ez da ekoiztu. Egun, ekoiztu egiten da,baina ez “tse tse” euliak kutsatutako gaixotasuna sendotzeko, ilearen hazkundea moteltzeko baizik. Beraz, “3.munduak ezin dezakeenez medikamenduak ordaindu hil daitezela”; hau da gaur egungo gobernu kapitalistak eta enpresen monopolioak adierazten dutena euren jokaerekin.

            Bideo hauetan informazioa gehiago sakondu dezakezue gaiaren inguruan …
“El sueño de bianca”

lunes, 15 de noviembre de 2010

RSSak, moda berria...


RSS infojarioak informazio iturri bezala
View more presentations from palazioberri.

         Gaur egun, interneten gero eta berrikuntza zein aurrerakuntza gehiago topa ditzakegu. Azkenetariko baliabide berria RSS-ak dugu, Rich Site Summary hain zuzen ere. Baliabide hauek interneten bidez egin daitezkeen milaka gauzak oraindik are gehiago hobetzen dituzte. Honelako aurrerapenak oso baliagarriak eta positiboak izan daitezke interneten bidez lanerako baliatzen dena, kazetariak esaterako. Beraz, aurrerakuntza hauek onuragarriak izan daitezke etorkizunera begira.



Mikel Ayestaran EHUko fakultatean


          Mikel Ayestaran kazetariak "gerra egoera nola hobeto azaldu, egunkarian, interneten, tb eta irratian" hitzaldi bat eman du EHU-ko fakultatean. Hitzaldian, bere abenturen joan etorriak narratu zituen datu zein teoriazlagundurik gaian hobe zakontzeko. 

          Itzaldia oso interesgarria izan zen, baita entretenigarria benetan! Gainera, kontuan hartu behar da Mikel oso gaztea dela eta unibertsitateko ikasleekin konekzio polita sortu zuela eta guztiak erakarri zituela.

          Esan beharra dago, Mikel Ayestaranek 2009-an nazioarteko kazetari hoberena izendatu zutela Espainiako  kazetarien Nazioarteko klubak. Gainera, kazetari oso ospetsua da, bere erreportaje gehienak gerra egoerak jorratzen dituelako. Segi Mikel maixu bat izaten!