Buscar este blog

viernes, 10 de diciembre de 2010

EFLORITINA








            Azken urteotan ozenki  ari gara entzuten “Mosca tse tse” gaixotasunaren inguruko hildakoen datuen igoerak. Urtero, 20.000 kasu berri argira irteten dira, gehien bat, Afrika oriental eta okzidentalean. 3.munduko herrialde askok, egoera larria daukate gaixotasun hau dela medio, euli honen ziztadak heriotza ekar baitezake .Gainera, lurralde jakin batzuetan egotean, oso erreza da gaixotasuna hartzea.

            Baina egoera hau hain larria izanda, zergatik ez dute gobernuek zerbait  egiten gaixotasun honen inguruan? Zer egin daiteke? Zergatik?...

            Munduan zehar badago landare bat eflornitina izenekoa. Nahiz eta askok ez duzue inoiz horren  inguruan inoiz ezer entzun, eflornitina  europan produktu oso erabilia da. Hain zuzen ere, emakume zein gizonek erabiltzen dituzten depilatzeko produktuak, eflornitinarekin egindakoak dira. Harritzekoa da, baina, eflornitinak ere, “Mosca tse tse” gaixotasuna saihestu dezake. Hala ere, dirudienez, munduan nahiago da  depilatzeko produktuak finantzatzea, urtero 100.000  pertsona baino gehiago hiltzen dituen gaixotasunaren kontrako erremedio bat finantzatzea baino.  

           Eflornitina, ezinbestekoa bada ere, orain dela gutxi arte ez da ekoiztu. Egun, ekoiztu egiten da,baina ez “tse tse” euliak kutsatutako gaixotasuna sendotzeko, ilearen hazkundea moteltzeko baizik. Beraz, “3.munduak ezin dezakeenez medikamenduak ordaindu hil daitezela”; hau da gaur egungo gobernu kapitalistak eta enpresen monopolioak adierazten dutena euren jokaerekin.

            Bideo hauetan informazioa gehiago sakondu dezakezue gaiaren inguruan …
“El sueño de bianca”

No hay comentarios:

Publicar un comentario