Buscar este blog

lunes, 15 de noviembre de 2010

RSSak, moda berria...


RSS infojarioak informazio iturri bezala
View more presentations from palazioberri.

         Gaur egun, interneten gero eta berrikuntza zein aurrerakuntza gehiago topa ditzakegu. Azkenetariko baliabide berria RSS-ak dugu, Rich Site Summary hain zuzen ere. Baliabide hauek interneten bidez egin daitezkeen milaka gauzak oraindik are gehiago hobetzen dituzte. Honelako aurrerapenak oso baliagarriak eta positiboak izan daitezke interneten bidez lanerako baliatzen dena, kazetariak esaterako. Beraz, aurrerakuntza hauek onuragarriak izan daitezke etorkizunera begira.



Mikel Ayestaran EHUko fakultatean


          Mikel Ayestaran kazetariak "gerra egoera nola hobeto azaldu, egunkarian, interneten, tb eta irratian" hitzaldi bat eman du EHU-ko fakultatean. Hitzaldian, bere abenturen joan etorriak narratu zituen datu zein teoriazlagundurik gaian hobe zakontzeko. 

          Itzaldia oso interesgarria izan zen, baita entretenigarria benetan! Gainera, kontuan hartu behar da Mikel oso gaztea dela eta unibertsitateko ikasleekin konekzio polita sortu zuela eta guztiak erakarri zituela.

          Esan beharra dago, Mikel Ayestaranek 2009-an nazioarteko kazetari hoberena izendatu zutela Espainiako  kazetarien Nazioarteko klubak. Gainera, kazetari oso ospetsua da, bere erreportaje gehienak gerra egoerak jorratzen dituelako. Segi Mikel maixu bat izaten!




3D betaurrekoak albistegietarako prest!




            Albiste hau 3Dn egina dago. 3Dren asmakuntza asko gustatu zait. Honetarako teknologia berriak erabiltzea oso ondo deritzot. Gainera, oso originala iruditu zait eta hainbat egoeraz jabetzeko, 3Dk ematen duen errealismo kutsu hori erretrasmitzerako orduan eragingarria eta garrantzitsua izan daitekela uste dut.

          Hala ere, aitortu behar dut honetarako oraindik denbora behar duela uste dur, 3Dren inguruan oraindik lan handia egin behar baita, hasteko betaurreko oriek ez direla bat ere erosoak (jejejej)... Beraz ekin lanera!

         Baina, hau ote da benetan etorkizuna????...

Kazetaritzaren etorkizuna? ...





          Ananova etorkizuneko kazetari bezala errepresentatzen dute, avatar gisa. Etorkizuna, askoren arabera, digitala izango omen da. Teknologia aurrerapenak asko garatu dute, baina, ezin da ahaztu azken finean, teknologia horiek gizakiok sortu eta kontrolatzen ditugu, beraz, gizakiok sortzen ditugun arazoak honekin ez dituguz hobetzen. Ondorioz, bidea ez dela uste dut.

         Beste bideo batzutan esan bezala, ondo dago teknologia berriak bultzatzea, baina, beti muga batzuen barruan. Gainera, kazetaritza ikasten ari garenontzat eta kazetarientzat hau ez da bat ere positiboa. Eta ez hori bakarrik, badaude gizakiok egiten ditugun gauza batzuk horrela egiten jarraitu behar genukeela. Teknologiak ez dira ordezkagai erabili behar, konplementu gisa baizik.

Venezuelako enbaxadorea: "Nuestro libertador tiene sangre vasca"





          Hitzaldi luze honen minutu hontan, Venezuelako enbaxadorea Simon Bolivarren inguruan aritu da. Bertan asko gustatu zait esan duen esaldi bat: "Nuestro libertador tiene sangre vasca". Esaldi honek nire izaera euskalduna are gehiago harrotu nau, eta esanahi handiagoa ematen dio beti buruan izan behako genukeen esaldiari: "Ni euskalduna naiz, eta harro nago". Beraz, espero dut euskaldunok Latino Amerikagatik borrokan segi dezagun, bertako egoera hobetu dadila. Guk hemen dugun borroka ahaztu gabe. 

        Ni, lekuko izan nintzela hitzaldian aipatu behar dut eta asko gustatu zitzaidan jorratu ziren gaiak, begiak asko zabaldu zizkidala esan behar dut. Pena bat guztia ezin ikustea. Beraz, guztioi honako hitzaldietara joateko eskua luzatzen dizkizuet, guztion artean lan asko egiteko baitaukagu eta lan egin behar dugu. 

            Animo, jo ta ke!

BBCk Hugo Chavez-i eginiko elkarrizketa






          Bideo hauetan Hugo Chavez, Venezuelako presidenteari egindako elkarrizketa ikus daiteke. Tentsio hitzarekin ere definitu daitezke bideo hauek bertan kazetaria hainbat galderetan Venezuelako presidentea dena txarto uzten zaiatzen da, nahiz eta, ez duen lortzen. Bakoitzak bere postura finkoki defendatzen dute iritziz aldatugabe.

          Kritika egiterako orduan, nire ustez, aurkezlea beti objektiboa izan beharko luke, eta bideo hauetan ez da  oso objektiboa. Hala ere, badakit objektibotasuna ere oso subjektiboa dela, baina, behintzat ahal den moduan neutrañltazuna mantendu beharko luke.

Sare Sozialak?





       Egia da, sare sozialak gora, sare sozialak behera badaude anitz iritzi, batzuk alde, beste batzuk aldiz, kontran. Abantailen artean, sare sozialak duten gaurkotasuna, informazioaren Joan-etorria eta komunikazio erraza nabarmendu daitezke.

         Gaurkotasuna diodanean, gure inguruko errealitatea eta gustuko interesei buruz informatua egoteari buruz ari naiz. Guztiok nahi dugu munduan zehar gertatzen denaren berri izan. Informazio guzti honek beti sortzen digu interes puntua eta sare sozialei esker gaurkotasun sentsazio hori lortzen dugula esan daiteke.

         Informazioaren Joan-etorriari erreparatuz gero, esan behar da, publikoa dela beraz, guztiok igo dezakegu informazioa eta bitartean nabigatzen ari diren beste kideek ere, informazioa gehitu dezakete edota ezeztatu ere. Guzti hau beti modu azkar batean. Gainera, teknologiari esker distantzia geografikoak murriztu dira eta munduko edozein pertsona, informazio iturri eta baliabidetara konektaturik egon gaitezke uneoro.

         Azkenik, komunikazioa errazten dute. Denbora falta dela, etxean gaudela mugitu barik, ... zaila egiten zaigu zenbait pertsonekin komunikatzea edo harremanetan jarraitzea. Sare sozialei esker, esan nahi dituzun hitz horiek modu errazagoan adierazten ditugu. Beraz, sare sozialak ez dira hain txarrak.

         Hala ere, onartu beharrean nago badutela bere alde txarra desabantailez betea, baina, honen bidez onurak gorentzea nahi izan dut.

Hugo Chavez sare sozialetan ...




           Hugo Chavezek twiterra egin du!!!! Bai ondo irakurri duzue, Venezuelako presidentea denak, twiterra egin eta jada 300.000 erabiltzaile baino gehiago ditu. Bideoak adierazten duenez, egun batean 53.000 sarrera izan ditu eta arrakasta horren aurrean guztiak erantzun, irakurri eta mantendu ahal izateko 200 pertsonako talde bataukeratu du sare sozialeko proiektu berri hau aurreraeraman ahal izateko. Chavezek aitortu duen bezala hilabetea bukatu baino lehen gertatutako prozedura ikusiz, 600.000 erabiltzaile baino gehiago izatea espero ditu.

          Esan beharra dago, berri hau chileko teleberri baten emandakoa dela eta idatzitako esaldiez eta aurkezlearen esanen bidez informazio zein datu asko helarazten dituztela modu zuzen, egoki eta objektibo batean.

          Nik Chavezen jarrera hau txalokatuko nuke eta munduko presidenteak bultzatuko nituzke jendearekin hurbiltasuna lortu dezaten, eta jendearentzako lan egiten hasi daitezen, ordua da eta! Asko gustatu zait iniziatiba hau...

Tony Blairri arrautzak eta zapatak bota zizkioten






          Ingalaterrako lehendakaria izandako Tony Blair ageri da irudi hauetan. Bertan, beraren inguruan argitaratutako liburu baten aurkezpenera doala,j endeak, zapatak, arrautzak eta ohiuak botatzen dizkio bere kontran. Irudiak komentatzean, ezin da ahaztu, poliziek erabilitako bortizkeria euripean aldarrikatzen ari diren gazteekin. 

          Bideo hauek albiste berdina adierazten dute, eta berriz ere, medioen manipulazioa aipatu behar da. Esan bezala bideoak "berdinak" dira, baina kontatzen duten historia berriz ere ez dira berdinak. Zein da errealitatea?, Ados gaude manipulazio honekin? ...

           Jakinda hedabideak informatzea dutela helburua, faktore hura betetzen ez dutela argi utzi dutenez, desagertu beharko lirateke? Edota behun betiko aldaketa jasan?

          Ez dakit! Baina zerbait pronto egin behar delakoan nago.

Gorka Palazioren Madrilgo hitzaldia

          EHU-ko Gorka Palazio irakasleak, Urriaren 15-ean ikus-entzunezkoaren inguruko hitzaldi bat eman zuen Madrilen. Hitzaldia mobilaren bitartez erretrasmitu zuen. Bertan, teknologia berrien inguruko garrantzi, eginbeharrak, zein erronken inguruan aritu zen. Guzti hau, beti, egun bizi dugun hezkuntza arloari erreparatuz. Ondorioz, teknologiaren garaia izanik, unibertsitateak garai honi aurre egiteko prest egon beharko liraketela izan da ideia nagusienetariko bat.

         Hitzaldiak 35 minutu inguru iraun zituen. Ikusi nahi izanez gero, Qui-en edota youtuben informazio gehiago topa ditzekezua nahi izanez gero, eta gaiaren inguruan gehiago sakondu.

Manipulazioa, egungo arazoa




          Hedabideen sinisgarritasunak bera eta beraka doa zoritxarrez. Guztiok dakigunez, hori espero dut behintzat, hedabideak manipulazios beterik daude. Nire aburuz, hain harro gauden hedabideetaz, edo "adierazpen askatasuna" eta "objektiboak" deritzogun hedabide horiek, gauza asko aldatu beharko lituzkete. Oraindik ere, utopikoak izan daitezkeen medio horietara ailegatzeko bide handia dugu aurretik, hasteko manipulazioaren esku beltza gure begi aurretik kendu beharra daukagu, guztia ez baita ikusten dugun bezalaxe.

Ssangyong Korando ... !




          Bideo original hau, auto marka ospetsu batek eginikoa da, bere markaren izena promozionatzeko helburua duelarik. Bertan, klase sozial goreneko emakume "pija" bat deritzoguna agertzen da markaren izena behin eta berriro errepikatzen. Erabilitako umorea ere aipatu beharrekoan nago, Rajoi politikari famatuaren izenarekin jolasten baitute, baita, "pija"-k duten hitz egiteko moduarekin ere. 

        Azken aldian, publizitate mota hau oso arrakastatsua eta eraginkorra gertatzen ari da publikoarengan, ikusi besterik ez dago, "Amo a Laura" edo "Facebook"-ek egindako azken publizitateak izan duten ospea. Publizitatearen inguruko azken ikerkuntzak diote, egun, publizitate informatiboak ez duela eraginik. Umoreak, belduarrak , alegia, jendeak espero ez duen "edozer" gauzak dira gogokoenak. Saltzeko era berri batean sartzen ari garelakoan nago.

          Beraz, spot-era itzuliz, agian ez nuke erosiko auto hori beharra izango ez banu, baina, markaren izena ezagutzera eman dit iragarki honen bitartez nire arreta piztuz.

Digitalaren boom-a!




            Azken urteetan, bideoak esan bezala, hedabideak izugarrizko garapena eta eboluzioa izan dute. Hau gauza jakina da guztiontzat. Hala ere, aipatu behar da, konkretuki, internetek izan duen aurrerapena eta ez  bakarrik orain artekoa, baizik eta, etorkizunera begira jasango dituen aldaketak ere. 

          Lehenik eta behin hedabideak duten egoeren inguruan hitz egiten du interneten agerpenarekin batera. IX.mendearen bukaeran sortutako fenomeno honek gizarte guztia konkistatu eta egun, hasieran zituen helburuak gainditu dituela esango nuke. Bideoak, etorkizunerako irakurketa egiten duenean, ikuspegi guztiz teknologikoa eta digitala erakusten du, tb, irratia, zein beste hedabide gehienen desagerpena aipatuz eta guztiak interneteko munduan kontzentratuz. Hau da, internet etorkizuna dela helaraziz.

          Ados nago, medioak eboluzioa jasan dutela esaten duenean, baita internetek izan duen garapenarekin ere. Onartu behar da aurrerapen ikaragarria ekarri duela gaur egungo gizarteari. Hala ere etorkizunera botatzen duen begirada oso muturrekoa dela deritzot. Ez dut uste, edo behintzat ez litzaidako gustatuko, autoreak aipatzen duen mundu digital horretan bizitzea, eboluzioa eta garapena onak baitira, baina, guztia beti muga batzuen artean. Esan beharra dago, internetek ere, hainbat arazo gizarteratu dituela: espionajea, datu pribatuen publikotasuna, kontrola, botere indarketa, besteak beste.

          Beraz, internet eta teknologia berrien aurrerapena bai, mundu digitalizatua  edo digitalizazioaren boterea ez!