Buscar este blog

lunes, 15 de noviembre de 2010

Ssangyong Korando ... !




          Bideo original hau, auto marka ospetsu batek eginikoa da, bere markaren izena promozionatzeko helburua duelarik. Bertan, klase sozial goreneko emakume "pija" bat deritzoguna agertzen da markaren izena behin eta berriro errepikatzen. Erabilitako umorea ere aipatu beharrekoan nago, Rajoi politikari famatuaren izenarekin jolasten baitute, baita, "pija"-k duten hitz egiteko moduarekin ere. 

        Azken aldian, publizitate mota hau oso arrakastatsua eta eraginkorra gertatzen ari da publikoarengan, ikusi besterik ez dago, "Amo a Laura" edo "Facebook"-ek egindako azken publizitateak izan duten ospea. Publizitatearen inguruko azken ikerkuntzak diote, egun, publizitate informatiboak ez duela eraginik. Umoreak, belduarrak , alegia, jendeak espero ez duen "edozer" gauzak dira gogokoenak. Saltzeko era berri batean sartzen ari garelakoan nago.

          Beraz, spot-era itzuliz, agian ez nuke erosiko auto hori beharra izango ez banu, baina, markaren izena ezagutzera eman dit iragarki honen bitartez nire arreta piztuz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario