Egia da, sare sozialak gora, sare sozialak behera badaude anitz iritzi, batzuk alde, beste batzuk aldiz, kontran. Abantailen artean, sare sozialak duten gaurkotasuna, informazioaren Joan-etorria eta komunikazio erraza nabarmendu daitezke.
Gaurkotasuna diodanean, gure inguruko errealitatea eta gustuko interesei buruz informatua egoteari buruz ari naiz. Guztiok nahi dugu munduan zehar gertatzen denaren berri izan. Informazio guzti honek beti sortzen digu interes puntua eta sare sozialei esker gaurkotasun sentsazio hori lortzen dugula esan daiteke.
Informazioaren Joan-etorriari erreparatuz gero, esan behar da, publikoa dela beraz, guztiok igo dezakegu informazioa eta bitartean nabigatzen ari diren beste kideek ere, informazioa gehitu dezakete edota ezeztatu ere. Guzti hau beti modu azkar batean. Gainera, teknologiari esker distantzia geografikoak murriztu dira eta munduko edozein pertsona, informazio iturri eta baliabidetara konektaturik egon gaitezke uneoro.
Azkenik, komunikazioa errazten dute. Denbora falta dela, etxean gaudela mugitu barik, ... zaila egiten zaigu zenbait pertsonekin komunikatzea edo harremanetan jarraitzea. Sare sozialei esker, esan nahi dituzun hitz horiek modu errazagoan adierazten ditugu. Beraz, sare sozialak ez dira hain txarrak.
Hala ere, onartu beharrean nago badutela bere alde txarra desabantailez betea, baina, honen bidez onurak gorentzea nahi izan dut.
No hay comentarios:
Publicar un comentario