Buscar este blog

lunes, 15 de noviembre de 2010

Digitalaren boom-a!




            Azken urteetan, bideoak esan bezala, hedabideak izugarrizko garapena eta eboluzioa izan dute. Hau gauza jakina da guztiontzat. Hala ere, aipatu behar da, konkretuki, internetek izan duen aurrerapena eta ez  bakarrik orain artekoa, baizik eta, etorkizunera begira jasango dituen aldaketak ere. 

          Lehenik eta behin hedabideak duten egoeren inguruan hitz egiten du interneten agerpenarekin batera. IX.mendearen bukaeran sortutako fenomeno honek gizarte guztia konkistatu eta egun, hasieran zituen helburuak gainditu dituela esango nuke. Bideoak, etorkizunerako irakurketa egiten duenean, ikuspegi guztiz teknologikoa eta digitala erakusten du, tb, irratia, zein beste hedabide gehienen desagerpena aipatuz eta guztiak interneteko munduan kontzentratuz. Hau da, internet etorkizuna dela helaraziz.

          Ados nago, medioak eboluzioa jasan dutela esaten duenean, baita internetek izan duen garapenarekin ere. Onartu behar da aurrerapen ikaragarria ekarri duela gaur egungo gizarteari. Hala ere etorkizunera botatzen duen begirada oso muturrekoa dela deritzot. Ez dut uste, edo behintzat ez litzaidako gustatuko, autoreak aipatzen duen mundu digital horretan bizitzea, eboluzioa eta garapena onak baitira, baina, guztia beti muga batzuen artean. Esan beharra dago, internetek ere, hainbat arazo gizarteratu dituela: espionajea, datu pribatuen publikotasuna, kontrola, botere indarketa, besteak beste.

          Beraz, internet eta teknologia berrien aurrerapena bai, mundu digitalizatua  edo digitalizazioaren boterea ez!

No hay comentarios:

Publicar un comentario